KZ Guneak zuzeneko hitzaldia, gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 10a, 00:00

KZ Guneak zuzeneko hitzaldiei ekingo die berriro ere. Azarorako bi saio antolatu dituzte, eta gaur izango da lehenengoa. Gaur eta ostegunean Nola gezurtatu berri faltsuak hitzaldia izango da. Gaurkoa euskeraz izango da eta ostegunekoa, berriz, erderaz egingo dute. Biak ordu berean hasiko dira, 18:00etan, eta orduerdiko iraupena izango dute. YouTube kanalaren bitartez parte hartu ahal izango da hitzaldian. KZguneaTIC kanalean izango da: https://www.youtube.com/watch?v=N_arL0AUlvo&feature=youtu.be. Astero antolatuko dituzte saio berriak, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknolgiaren (IKT) gainekoak. Esan bezala, «zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar», azaldu dute antolatzaileek.

Saioak grabatuta egongo dira

KZ Guneak aukera guztiak aurreikusitu ditu. Izan ere, gaur edo asteartean 18:00etan hitzaldira konektatzeko aukera ez dutenek, nahi dutenean ikusi ahal izango dute saioa. Hitzaldiak grabatu egingo dituzte eta, beraz, ikusgai egongo dira KZ Guneko YouTube kanalean.  Edonola ere, saioa zuzenean ikusi nahi dutenek aurretik izena eman beharko dute. Hitzaldia doakoa da, baina beharrezkoa da aurretiko inskripzioa egitea. Horretarako, www.kzgunea.eus helbidera idatzi behar da.

Datorren astean ere hitzaldiak izango dira. Azaroaren 17an erderaz izango da eta 19an, aldiz, euskeraz. Sinkronizatu zure kontaktuak Google kontaktuekin da saioaren izenburua. Eta azaroko azken asterako ere bi saio antolatu dira: azaroaren 24an euskeraz eta 26an erderaz, Podcastak entzuteko aplikazioak eta webguneak izenburupean.­   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!