Errugbia

Martxel Aramendi, Eneko García, Adrian Sánchez, Eñaut Gorostidi eta Ekain Perera gazteek, minutuak

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 10a, 00:00

Anartz Elosegik bi entsegu egin zituen larunbateko partiduan. Argazkia: Iñigo Arizkorretak

Denboraldian zehar etxeko gazteenek jokatzeko aukera izango dute lehenengo partiduan ikusi bezala. Datorren igandean lehenengo jardunaldiko partidu atzeratua jokatuko dute Landaren, C.R. Ferrolen aurka, 12:00etan.

Hernanik gustora amaitu zuen Ohorezko B mailako lehenengo partidua, Iruñean, La Únicari 7-50 irabazi eta gero. Hasieratik jaun eta jabe izan ziren hernaniarrak eta Ohorezo Maila eta Ohorezko B Mailaren arteko desberdintasuna argi eta garbi ikusi zuten jokalari eta entrenatzaileek.

Patrick Polidori entrenatzailea gustora zegoen eta aurten jokalari gazteek jokatzeko aukera gehiago izango dutela ikusi zen. Entrenatzaile baionarraren esanetan Ohorezko Mailan «aukera hori zaila da, orain minutu gehiago izango dituzte eta bi urtetan jokalari onak izango dira».

Ohorezko B Maila gazteak taldean sartzeko eta garatzeko maila egokiagoa dela dirudi eta horrek onurak ekarriko dizkio taldeari eta klubari.

Hamabostekoan Martxel Ara­mendi eta Eneko García sartu ziren eta bigarren zatian Adrian Sánchez, Ekain Perera edota Eñaut Gorostidik ere jokatu zuten. Jokalari berriek minutu gehiago izango dituzte eta hori beti da onuragarria. Beheko taldeetatik gorako pausoa arinagoa egiten da eta eskailerak behar bezala igotzen dira eta ez agian, Ohorezko Mailan, gertatzen den bezala salto behar baino haundiagoarekin.

Jokalari gazteentzako aukera aparta izan zen eta hasieratik aritu ziren Martxel Aramendi edota Eneko Garciak egin zuten lana azpimarratu beharra dago. Baita ere, bigarren zatian Ekain Perera eta Eñaut Gorostidi gazteek minutuak izan zituzten eta maila bikaina erakutsi zuten.

Hernani Club Rugby Elkarteak oraindik ere beste partida bat berreskuratu behar du, hain zuzen hurrengo igandean jokatuko duena, Landaren, eguerdiko 12:00etatik aurrera.

Denboraldi honetako estreinako partidua izango dute etxe­an, trikoloreek; eta aurkaria, beste talde igo berri bat izango da: Club Rugby Ferrol. Hala ere, ez da aurkari ahulenetakoa, be­re aurreneko partiduan erakutsi zuen bezala: 42-8 menderatu zuten Eibar talde gipuzkoarra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!