Ostalariekin bilera gaur, Udalak

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 9a, 00:00

Zintzarri eta Kitto tabernak itxita, atzo.

Jatetxe eta tabernak ixteko agindua dela eta, bilera baterako deia luzatu die Hernaniko Udalak, herriko ostalariei. Gaur izango da, Biterin, 10:00etatik 12:00etara. Bertan egongo dira alkatea eta merkataritza saileko zinegotzi eta teknikariak; eta helburua da, «hausnarketa bateratua egitea, egungo egoeraren eta sektorea bultzatzeko aukeren inguruan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!