Dobera Euskara Elkartea

'Irakurketa erraza', datorren astetik martxan

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 8a, 00:00

Astebete atzeratu du Doberak, egitasmo berriaren hasiera: ostegunean izango da. Bestalde, salgai dauka Gabonetako loteria. 

Egitasmo berria prestatu dute Dobera Euskara Elkarteak eta Hernaniko Udal Liburutegiak, Irakurketa erraza, euskeraren erabilera sustatu eta irakurketa ulermen arazoak dituztenei ira­kurketa eta informazioa hurbil­tzeko. Joan den ostegunean zen martxan jartzekoa, baina astebete atzeratu dute hasiera, eta da­torren ostegunean ekingo dio­­te, hilaren 12an. Ordu­beteko sa­ioak izango dira, 18:30etan ha­sita, Biteri kultur etxean.

Helduei zuzenduta dago, eta talde txikitan elkartuko dira, idazkera ulerterraza duten liburuen irakurketa konpartitu, eta horien inguruko solasaldia egiteko. Parte hartu nahi dutenek, izena eman dezakete, 943 33 27 99 telefonoan, edo dobera@dobera.eus helbide elektronikoan.

Doberaren Gabonetako loteria, dagoeneko salgai

Bestalde, dagoeneko salgai jarri du Dobera Euskara Elkarteak, urtero bezala, Gabonetako loteria. 66149 da aurtengo zenbakia, eta eskuragarri dago Doberaren bulegoan (Larramendi kalea 11), eta ohiko dendetan. Ohi bezala, 5 euroko partizipazioak dira: 4 euro jokatu, eta euro bat elkarteari laguntzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!