Biteri

Zinea ordu erdi lehenago, gaur ere

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 8a, 00:00

Bi pelikula jarriko dituzte gaur ere, atzo bezala, Biteriko areto nagusian: Bihurria haurrentzat, eta Akelarre helduentzat. Edonola ere, ohi baino ordu erdi lehenago hasiko dira biak, 16:00etan eta 19:00etan hurrenez hurren, Eusko Jaurlaritzak hartu dituen azkeneko neurrietara egokitzeko.

Ildo beretik, aurreikusita zegoena baino lehenago hasiko dira Antzer­ki Zikloko emanaldi guztiak ere, asteartetik aurrera. 19:00etan hasiko dira horiek ere, 20:00etan beharrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!