Zelabideko bizilagunek buruhaundi tailerra egin zuten

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 7a, 00:00

Buruhaundiak egiteko materiala eman zieten, eta bakoitzak berea sortu zuen.

Umeak eta tailerrak izan ziren ikastaroan, eta goiz ederra pasa zuten buruhaundiekin.

Pandemia egoera dela eta bertan behera gelditu dira ekimen ugari. Edonola ere, Zelabideko bizilagunei ez die galarazi buruhaundien tailerra egitea. Auzo elkarteak antolatu zuen ikastaroa, eta haur zein helduek hartu zuten parte. Mota guztietako buruhaundiak sortu zituzten, eta kolorea eman zioten bizi dugun bolada konplikatu honi. 


Ezarritako segurtasun distantziak errespetatu zituzten eta prebentzio neurriak bete zituzten. Horrela, goiz ederra pasa zuten bizilagunek Gabriel Zelaian eginiko tailerrean. Auzo elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkie bertaratu ziren bizilagun guztiei: «eskerrak eman nahi ditugu gugana gerturatu ziren bizilagunei». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!