Laredoren aurkako partidua bertan behera geratu da

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 7a, 00:00

Mutil nagusiek partidu bakarra jokatu dute aurtengo denboraldian.

Euskal ligako mutilen partidua zegoen iragarrita, baina bi taldeak ados jarri dira bi herrietako egoera, une honetan, zein den ikusita.

Mutilen Euskal Ligako partidua jokatu behar zuen gaur bertan Hernanik, Laredoren aurka Kantabriako herrian, baina norgehiagoka bertan behera uztea erabaki da. Bi taldeak ados jarri dira, Hernani eta Laredoko egoera, COVIDaren ondorioz, une honetan nolakoa den ikusita.


Dagoeneko hiru partidu atzeratu ditu Hernanik, eta hauek berreskuratzeko pandemiaren etenaldi bat beharko da. Entrenamenduetara itzuli da taldea eta egoera baretzea espero dute, «ahal den neurrian konpetiziora itzultzeko» diote klubeko arduradunak.


Atzo jubenil eta kadete neskak ere entrenamenduetara itzuli ziren, eta astelehenetik aurrera infantilak ere itzultzeko ideia zegoen, baina Eusko Jaurlaritzaren agindu berrien ondoren nola itzuliko diren aztertzen ari da Hernani.  Dekretu berriaren arabera taldeko edozein kirol-jarduera (profesionala eta erdi-profesionala izan ezik) bertan behera utzi da, gimnasioetan, kiroldegietan eta igerilekuetan programatutako jarduerak egiteko aukerarekin, betiere maskara erabiliz, 6 pertsonako taldeetan eta %40ko gehieneko edukierarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!