EAJ-PNVrena «arduragabekeria» dela salatu dute Sortuk eta Ernaik

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 6a, 00:00

Hernaniko Sortuk eta Ernaik, EAJ-PNVren «antolakuntza eta eskuartzea» salatzeko, bihar 12:00etan kontzentrazioa egingo dute, Zinkoeneako plazan.

Hernaniko Sortuk eta Ernaik EAJ-PNVren antolakuntza eta eskuhartzea salatu dute. «Zerbitzu publikoak jomugan izan dira urte luze hauetan; murrizketak, pribatizazioak, inbertsioen jaitsiera, lan baldintzen prekarizazioa... EAJren egunerokoa izan dira. Urtetako hautu politiko horien ondorioak bere gordinenean ikusten ari gara orain eta ikusiko ditugu datozen urteetan».

COVID19ak sistemaren ahuleziak bere haunditasunean azaleratu baditu ere, arazoak au­rretikoak direla adierazi dute Sortuk eta Ernaik.  «Urkulluren gobernuak egindako murrizketen emaitza zuzena dira; sistema publikoa ahuldu dute interes ekonomikoen mesedetan, gehiengoaren ongizatea bigarren lerro batera mugatu eta pribatizazioari etengabe ekin diote. Herri honetan ondo ezagutu ditugu urteetan EAJk hezkuntzan, osasunean, gizarte laguntzetan, garraio publikoan edo zahar etxeetan egindako murrizketak, baita zerbitzu publikoetan gauzatutako merkantilizazio prozesuak ere. Horien guztien ondorio zuzena dira egungo ospitaleen kolapsoa eta hezkuntzaren zein sistema publikoaren baliabide falta», adierazi dute.

Azken hilabeteotan ospitaletan, hezkuntzan eta sistema publikoan izan diren arazoak EAJ-PNVren murrizketen ondorio direla salatu dute. «Herri honetan ondo ezagutu ditugu urteetan EAJk hezkuntzan, osasunean, gizarte laguntzetan, garraio publikoan edo zahar etxeetan egindako murrizketak, baita zerbitzu publikoetan gauzatutako merkantilizazio prozesuak ere. Horien guztien ondorio zuzena dira egungo ospitaleen kolapsoa eta hezkuntzaren zein sistema publikoaren baliabide falta».

Pandemiaren hedapena herritar norbanakoei gaineratu nahi diela adierazi dute: «Norbanakoen arau hausteetan soilik ardaztu nahi izan dute birusaren hedapena, batez ere gazteon portaeretan.

 

Alderdi politikoak «bestelako» interesak dituztela salatu dute

«Babes soziala eta inbertsio publikoa inoiz baina beharrezkoagoak diren honetan, EAJren apustua guztiz bestelakoa izan dela ikusi dugu: kaleak poliziaz bete, AHTaren aurrekontua handitu, eta Iberdrola eta Petronor enpresei ehundaka milioi bideratu dizkie. Horiexek dira Urkulluren babes neurriak; gehiengo zabalaren kontrol soziala eta gutxiengo pribilegiatuaren aldeko apustu ekonomikoa».

EAJ-PNVren diskurtsoak errealitatearekin bat egiten ez duela uste dute: «Funtsezkoak ez diren Industria eta zerbitzuak geldiarazteak konpondu ezinezko ondorioak eragingo lituzkela diote, baina ekonomia baino, gutxi batzuen ekonomia bermatu nahi da, guztion osasuna arriskuan jarriz. EAJk argi azaldu du noren aldeko hautua egin duen krisi honetan. Logika neoliberala oinarri duen alarma egoera da egungoa; beldurra eta segurtasunaren diskurtsoa ardatz izanda, osasuna bigarren lerro batera mugatu eta poliziaz bete ditu kaleak. Herri honetan horrenbeste sufrimendu eragindako kasko gorriak atera ditu beste behin alderdiak, COVID19aren mehatxupean salbatzaileak bailiran».

Babes soziala, alde batera

«Gizartea kontrolatzeko hamaika neurri hartu diren honetan, Urkulluk ez du babes sozialerako neurriak indartzeko inongo urratsik eman nahi izan. Agerian geratu da, bizitza eta kapitalaren arteko talkan guk gure burua non kokatu dakigun moduan, EAJk ere ondo dakiela non kokatu».

Azkenik,  Ernaik eta Sortuk adierazi dute normaltasunera itzultzea baino, orden sozial eta ekonimikoaren eraldaketa «sakona» bultzatu behar dela: bizitza erdigunean jarriko duen eredu sozial eta ekonomiko bat. Bide horretan EAJrekin jai dugu! EAJ, arduragabekeria zuena!»

Bihar kontzentrazioa

Guzti hau salatzeko asmotan, Hernaniko Ernaik eta Sortuk, konzentraziorako deia egin dute. Bihar izango da, 12:00etan hasita, Zinkoeneako plazan, eta «segurtasuna neurriak bermatuko dira».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!