Dolomitak-Stelvio parkea ezagutzeko zita, gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 5a, 00:00

Angel Beldak eskainiko du gaur, Mendizale Asteko laugarren proiekzioa. Dolomitak-Stelvio parke naturala emango du ezagutzera berak, arratsaldeko 19:30etan Biterin. Saioaren hasieran, gainera, aurkeztuko dute Mendiriz Mendik prestatu duen merchandisinga, datorren urtean elkarteak 75 urte beteko dituela eta: forroak, txalekoak, kamixetak, buffak, txanoak eta motxilak, hain justu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!