Gaur aurkeztuko du erreferendumaren aldeko sinadura bilketa Gure Eskuk, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 5a, 00:00

Erabakitzeko eskubidearen alde, makina bat ekintza egin dituzte lehenago ere.

Arratsaldeko 19:00etatik 20:30etara izango da 'Hamaika Gara' ekimenaren aurkezpen nazionala, udaletxeko areto nagusian. Bideo proiekzioa egingo dute, eta herritar guztiei luzatu diete deia, bertaratzeko.

Egitasmo berri bat martxan jartzera doa Gure Esku, eta gaur egingo du aurkezpen nazionala, Hernaniko udaletxeko areto nagusian: Hamaika Gara egitasmoaren nondik norakoak emango dituzte aditzera, bideo proiekzio batekin, arratsaldeko 19:00etatik 20:30etara


Erreferendumaren aldeko sinadura bilketa bat abiatu nahi du Gure Eskuk: «herritarron garaia da, indarrak batu eta aitzina egitekoa. Euskal Herrian, erreferendumaren aldeko sinadurak biltzea da helburua. Erakutsi nahi dugu erreferenduma tresna demokratikoa dela, eta denon artean gauzatzea da asmoa», nabarmendu du Hernaniko Gure Eskuk. «Izan ere, herritarrok geure etorkizunaren jabe izan nahi dugu», gaineratu du.


Horregatik, herritar guztiei luzatu diete deia, aurkezpenera azaltzeko: «egitasmoarekin bat zatoztenok, bertaratu zaitezten nahiko genuke, zuen partehartzea ezinbestekotzat jotzen baitugu». Aforoa mugatua izango da, eta 35 lagunentzat egongo da tokia; denak, muxukoarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!