Street Scape Room, azaroan ere ez

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 4a, 00:00

Urriko hitzordua atzeratuta, azaroa­ren 28an ziren Street Scape Room egitekoak, Hernaniko Gaztelekuan; baina egungo egoeragatik, herrian bertan izango dira ekintza guztiak, eta ez dute egingo. Pelikula ikusiko dute egun horretan.

Azaroaren 21ean, berriz, serigrafia tailerra antolatu dute, Haur eta Nerabeen Eskubideen Eguna ospatzeko. Eta horri begira, hilaren 11n eta 12an bi saio egingo dituzte, haur eta nerabeen eskubideak nola irudikatu erabakitzeko. WhatsAppez bidali daitezke proposamenak: 688 823 420. Saririk ere izango da: bluetooth kaskoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!