Bihar azken eguna dendek, Erosketa Bonoak aurkezteko

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 4a, 00:00

Irailean jarri zuten martxan Erosketa Bonoen kanpaina, Udalak eta Berriak elkarteak; eta dendei gogorarazi diete, biharkoa dela bonoak eta tiketak aurkezteko azkeneko eguna: Berriak elkartearen lokalean, 08:30ak eta 15:30ak bitartean. Egun horretatik aurrera, ez dituzte bonoak jasoko, eta ezingo dira kobratu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!