Eskalada eredu jasangarriaz, gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 4a, 00:00

Hirugarren eguna izango du gaurkoa, Mendizale Asteak. Eta gaurko, eskalada jasangarriari buruzko hitzaldia antolatu du Mendiriz Mendik. Gipuzkoako Mendizale Federazioak eskainiko du hitzaldia, 19:30etan ha­sita Biterin. «Ingurune naturalean egiten da eskalada, fauna eta flora espeziekin batera. Gure betebeharra da hori errespetatzea, eta baita oinarrizko arau batzuk ere, landa ingurunea bizitoki edo lantoki dutenekin elkarbizitzeko», aurreratu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!