Goiz Eguzki

Kuotaren kobraketa, Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 3a, 00:00

Egoitzan bertan kobratuko du Goiz Eguzkik urteko kuota, aste honetatik aurrera. Bazkide askoren proposamenei erantzunez, hala egitea erabaki du batzordeak, baina higiene eta segurtasun neurri guztiak hartuko ditu horretarako. Astelehen, asteazken eta ostiraletan ordaindu ahal izango da 10 euroko kuota egoitzan bertan, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara bitartean.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!