«Azkar dijoa kontua, eta 600 bat proba egingo dira gaur»

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 2a, 16:41

Hasi dira dagoeneko, PCR probak egiten, Hernaniko kiroldegian. Baheketa masiboaren aurreneko balorazioa egin du Xabier Lertxundi alkateak, Kronikarentzat: «oraindik goiz da, baina balorazioa positiboa da. Gaurko eman zitezkeen hitzordu guztiak eman dira, eta 600 proba inguru egingo dira. Azkar dijoa kontua, eta oso maiz ari dira probak egiten».

Eta deia luzatu die 13 eta 40 urte bitarteko herritarrei, hitzordua hartu eta proba egin dezaten, «errealitatearen argazki bat izan dezagun, eta kutsatzeak gutxitu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!