Mendizale Astea

Nepalera garraiatuko dira herritarrak, gaurko bigarren saioan

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 3a, 00:00

Atzo eman zitzaion hasiera Mendizale Asteari, eta gaur Raúl Díazek eskainiko du bigarren saioa.

Gaur arratsaldeko 19:30etan, Mendizale Asteko bigarren saioa eskainiko da, Biterin. Raúl Díaz izango da oholtza gainean, eta  Nepalen bizikletarekin egindako ibilbide eta abenturak ekarriko ditu, Biteriko pantailara.

 

Eskalada jasangarriari buruz, bihar

Bihar, Gipuzkoako Mendizale Federazioko ordezkariak etorriko dira, Eskalada jasangarria Gipuzkoan gaia lantzeko asmoz. Eta etzi, Angel Beldak, Dolomitak-Stelvio parke naturala  gaia landuko du.

Ostiralean berriz, Mendizale Astearekin amaitzeko, bi saio eskainiko dira. Lehena gazteei zuzendutakoa izango da, 18:00etan hasita. Gaztetxoentzako irteerak ikusiko dira, eta ondoren dominak banatuko dituzte.

Jarraian, XLI. Argazki Lehiaketaren sari banaketa egingo da. Ondoren, elkarteak urtean zehar egindako jardueren irudiak proiektatuko ditu, Biteriko pantailan.

 

Oharra Mendiriz Mendik, herritarrei

Proiekzio guztiak arratsaldeko 19:30etan izango direla jakinarazi dute, eta denak aipatu moduan Biterin egingo dira. Gaztetxoen saioa, 18:00etan izango da

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!