Gaurtik Euskaraldiko txapak, eskuragai

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 3a, 00:00

Gaurtik ostiralera arte, Euskaraldiko txapak eskuratu daitezke Euskara Ari du bulegora bertaratuz.

Azken txanpan sartuta dago jadanik Euskaraldia, izan ere, 20 egun baino ez dira geratzen «hizkuntza ohiturak aldatzeko xe duen ekimena» martxan jartzeko.

Hori horrela, Euskara ari du ekimeneko Herri Batzordea, txapak banatzen hasiko da gaurtik, eta ostiralera bitartean hartu daitezke.

Gaur, goizeko 11:00etatik 13:00etara, eta 15:00etatik 19:00etara bitartean pasa daiteke bulegotik, txapak eskuratzera. Bihar 11:00etatik 16:00etara. Etzi, 11:00etatik 13:00etara, eta 15:00etatik 19:00etara. Azken egunean, hau da, ostiralean, goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00ak arte egongo da irekita bulegoa. 

Baten batek, ezin badu ordutegi honetan Euskara ari du bulegora bertaratu, deitu 689 975 462 telefono mugikorrera eta «nolabait saiatuko gara arazoa konpontzen».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!