Odol ematea gaur, aurrez zita eskatuta

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 3a, 00:00

Pasa den hilabetean, 39 lagunek eman zuten odola.

Odola emateko zita jarri dute, gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Goiz Eguzkin.

Hilabeteko lehenengo astearteetako ohiturak jarraituz, hitzordua jarri dute Odol Emaile Elkartekoek. Gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrera, odola emateko aukera egongo da, ohi moduan, Goiz Eguzkin. Arratsaldeko 20:30etan amaituko dira estrakzioak.

Bizi dugun egoera kontuan hartuta, Odol Emaileek, aurrekz zita hartu behar zela erabaki zuten. Beraz, odola emateko intentzioa izanez gero, deitu 943 007 885 telefonora. Elkartekoek, bertaratzeko deia ere luzatu dute. 

 

Gabonetako loteria

Gaur ere, gabonetako loteria erosteko aukera egongo da Goiz Eguzkin bertan. Horrez gain, Kutixi kafetegian eta Portalondon ere erosi daiteke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!