'Tik Tok' egiten ariko dira gaur Gaztelekuan, hilabetea hasteko

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 3a, 00:00

'Streaming' bidez egingo dute aurten, Beldur Barik lehiaketaren sari banaketa.

Egitarau zabala prestatu du Hernaniko Gaztelekuak, azaroan aisialdiaz gozatu dezaten, 12-17 urte bitarteko nerabeek.

Egitarau konpletoa prestatu du Hernaniko Gaztelekuak, beste hilabete batez. Eta askotariko planak proposatu ditu, 12-17 urte bitarteko nerabeentzat, azarorako. Gaur bertan ekingo diote egitarau bereziari, azkenaldian oso modan dagoen sare sozial batekin: Tik Tok egiten ariko dira.

Aste honetan ekingo diote Gaztelekuko bloga osa­tzeari ere, eta Saretxoko mini-golfera irte­era egingo dute larunbatean.

Ekintza berezi gehiago izango dituzte, hilabete honetan. Azaroaren 11n eta 12an, adibidez, serigrafiatzeko irudia proposatuko dute, eta 21ean egingo dute serigrafia tailerra. 22an, berriz, Beldur Barik lehiaketaren sari banaketa egingo dute streaming bidez, Gaztelekuan.

Eta azaroaren 28an, azkenik, Street Scape Room egingo dute Donostian. Urrian ziren egiteko­ak, baina atzeratu egin zuten azkenean. Zabalik dago izenemate epea, parte hartu nahi duten nerabeentzat: hgaztelekua@gmail.com, 943 33 32 12, edo 688 823 420 WhatsAppean.

 

AZAROKO EGITARAUA

3, Tik Tok

4, Topagunea

5 eta 6, Zu protagonista! Gaztelekuko bloga osatzen hasiko dira.

7, Saretxoko mini-golfera irteera

8, Topagunea

10, Merienda osasungarria

11 eta 12, Serigrafiatzeko irudiaren proposamena

13, Topagunea

14, Ping pong txapelketa

15, Alokairu zerbitzua

17, Wii bideojokoa


18,
Topagunea

19, Zu protagonista! Gaztelekuko bloga osatzen jarraituko dute.

20, Zeintzuk dira zure eskubideak?

21, Serigrafia tailerra

22, Beldur Barik lehiaketaren sari banaketa streaming bidez, Gaztelekuan.

24, Sukaldaritza

25, Txapa feministak

26, Sorpresa

27, Topagunea

28, Street Scape Room

29, Alokairu zerbitzua

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!