Txapak jasotzeko deia, Euskaraldiak

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 2a, 00:00

Bihartik jaso daitezke txapak, Euskara ari du bulegoan daude eskuragai, ostiralera arte. 

Euskaraldiko izen ematea, azken txanpan dago jadanik, 20 egun baino ez dira geratzen «hizkuntza ohiturak aldatzeko» xede duen ekimena martxan jartzeko­. 


Pandemiak sortutako alarma egoera dela eta, jende multzoak nola hala sahiestea ezinbestekoa dela jakinarazi du Euskaraldiak. Horregatik, Euskara ari du ekimeneko Herri Batzordea txapak banatzen hasiko dira, bihartik aurrera, ekimena hasi bitartean.
Banaketa Larramendi 11ko Euskara ari du-ren bulegoan egingo da, eta jada izena emanda duten herritarrei, eskatzen zaie «lehenbailehen txaparen bila etortzeko, eta ahal bada, behin etorrita ingurukoen txapak ere jasotzeko» eskaera egin du. 
Entitateetako kidek norbanakoen ariketan parte hartzeko asmoa izanez gero, «beren entitateko Euskaraldiaren arduradunari jakinarazteko» eskatzen du Herri Batzordeak. Honela, talde bakoitzean zenbat norbanakok izena emango duten jakinda, txapak zuzenean bideratuko dira entitateetara. 


Bihartik, ostiral arte, ordutegi hauetan banatuko dira txapak, Euskara ari du bulegoan: Bihar, 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Etzi, 11:00etatik 16:00etara. Ostegunean 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara. Ostiralean, azken eguna da, 09:00etatik 14:00etara. 
Baten batek ezingo balu ordutegi horretan, deitu 689 675 462 telefonora. 

Eskerrak, «laguntzagatik»
Euskara ari du-ren Herri Batzordeko kideek eskerrak eman nahi dizkiete «zalantzarik gabe laguntzen ari zaizkigun entitate nahiz norbanakoei, eguneroko lana izugarri errazten baitigute».   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!