Gaur, bihar eta etzi, herritarrek PCRa

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 2a, 00:00

13 eta 40 urte bitarteko Hernaniko biztanle taldeari PCR proba egitera joateko eskatu du Osakidetzak eta Hernaniko Udalak.

Gaurtik asteazkenera bitartean, 13 eta 40 urte bitarteko hernaniarrek PCR proba egin dezakete. Hernaniko ikastetxeetan ikasiz gero, ikastetxean bertan eskainiko dute proba egiteko au­kera, eta ez da hitzordurik eskatu beharko. 
Aldiz gainontzeko adin nagusikoek, hitzordua eskatu beharko dute, 943 006 666 edo 900 203 050 telefonora deituta. Atzo ireki zen zita emateko epea, eta oraindik deitzeko aukera dago. 
Adingabeek ikastetxean bertan egin beharko dute proba. Gainontzekoak Udal Kiroldegira joan beharko dira, ordutegi honetan: gaur 15:30etatik 19:30etara. Bihar eta etzi berriz, 08:30etatik 14:00etara, eta 15:30etatik 19:30etara.
Hernaniko Udalak «13-4o urte bitarteko herritarrei proba egiteko» eskatu diete. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!