'Fadoak entzuten zituen eguna' antzerkiak emango dio hasiera datorren astean, Antzerki zikloari

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 2a, 00:00

Heltzear da Antzerki zikloa, izan ere, datorren astean emango zaio hasiera Fadoak entzuten zituen eguna antzerkiarekin. Guztira hiru antzerki eskainiko dira, eta gaurtik eskuratu daitezke sarrerak Biterira bertaratuz.  

Datorren asteartean, emango zaio hasiera Antzerki zikloari eta hiru izango dira eskainiko diren ikuskizunak. Lehena azaroaren 10ean izango da, Xake Produkzioaken, Fadoak entzuten zituen  eguna antzerkia hain zuzen. Euskerazko antzerkia da, sarrerak 7,5 euro balio du eta gaurtik salgai daude, Biterin. Arratsaldeko 20:00etan emango zaio hasiera antzerkiari. 
Antzerki honetan, Mario kamioilaria da, eta lan kontu batengatik Lisboara doa. Bidaian Ander izeneko mutil bat jasoko du. Aurretik elkar ezagutzen dute, baina urteak dira ez dutela elkarren berri izan. Bidaia honetan harreman berezia sortzen da eta kontu askori buruzko gogoetak sortzen zaizkie. 

'Ni, munduko txarrena', 
azaroaren 11n
Azaroaren 11n, Vaiven produkzioaken Ni munduko txarrena emanaldia eskainiko da arratsaldeko 20:00etan. Euskaraz izango da eta sarrerak 7,5 euro balio du. 
1695ean kokatzen da antzerki hau, Sor Juana Inés de la Cruzi ez zaio asko falta hiltzeko. Eta haren ahizpek, Elizari aurre egin izana leporatzen diote. Musika, umorea, melodrama erromantikoa eta tragedia biltzen ditu ikuskizun honek.

Azaroaren 12an, 'Quitamiedos' 
Kuluka teatroren eskutik, Quitamiedos ikusteko aukera egongo da datorren ostegunean arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak 7,5 euro balio du eta gaztelaniaz izango da. 
Pertsona hildako baten eta bere aingeru goardakoaren arteko topaketa kontatzen da antzerki honetan. Poetikoa, dibertigarria eta emozio haundikoa.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!