Gaztainak berriro ere, Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 1a, 00:00

Duela bi astetik, berriro ere martxan da gaztainen postua.

Urtero moduan, martxan jarri du Kaxko elkarteak gaztainak saltzeko egurrezko postua.

Duela hiru urte berritu zuen Kaxko Elkarteak gaztain postua, egurrezko etxola berri bat eraikiz.

Pandemia egoeran bagaude ere, gaztain postua irekita dago duela bi astetik. Ohiko tokian, Plaza Berrin, Kale Nagusira ematen duen aldean.

Orain urte batzuk jarri zuten, gaztain postu tradizionalak ez galtzeko helburuarekin, Plaza Berriko egurrezko etxola. Bai­na gaztainak saltzeko baka­rrik ez, beste zeregin baterako ere baliatu dute txokoa, liburuak eta aldizkariak trukatzeko gunea hain zuzen. Hala ere, urte honetan, ez da liburu txokorik egon, osasun alarma dela medio. Baina gaztain postua badago. Prebentzio eta segurtasun neurriak hartuko dituztela ere azaldu dute Kaxko Elkarteko kideek, «ilaran segurtasun distantzia mantenduko da» azalduz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!