'Hernani mugimenduan' argazki lehiaketaren irabazleak iragarri dira

Kronika - Erredakzioa 2020ko aza. 1a, 00:00

Nagore Ruiz de Arbulo Urreiztiren argazkia, 'Maskuri hotsa'.

2021eko udal egutegia osatuko dituen 13 argazkiak aukeratu ditu epaimahaiak. Guztira, bederatzi pertsonak egindako irudiak dira.

Hernani mugimenduan argazki lehiaketaren irabazleak iragarri ditu Hernaniko Udalak. Honako hauek, 2021eko udal egutegia osatuko dute, eta 13 izan dira epaimahaiak aukeratutakoan, «portada eta gainontzeko urte osoko hilabeteak». Guztira bederatzi pertsonek egindako irudiak dira irabazleak.

82 argazki aurkeztu dira, eta bost epaimahai kideek puntuatu ondoren, hauek dira 13 argazki irabazleak, eta horien egileak: Nagore Ruiz de Arbulo Urreizti, Maskuri hotsa; Irati Eizmendi Oskila, Argi biziak eta Korrika; Raúl Redin Hernández, Touche eta Al Ataque; Borja Gil Fernández, Olentzero dator eta San Juan Gaua; Felix Etxeberria Balerdi, Sagarra biltzen Elorrabin eta Skate Pana parkean; José Luis Iraola, Sanjoanetan dantzan; Iratxe Tejedor Jaunarena, Urak dakarrena; David Esteban Martínez, Igoera; Yoane Rodríguez García, Parkean.

Hernaniko Udalak azaldu du, herriko sormena eta herriko merkataritza uztartu nahian, argazki saritu bakoitzeko 40 euroko erosketa txartela emango zaiela irabazleei.

Irabazi duten argazkiak erakusgai izango dira, Biteriko korridorean, azaroaren amaieratik, abendura arte, hain zuzen. Sari banaketa abenduan izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!