Udaletxeko sailekin aurrez aurreko hitzorduak berreskuratuko dira

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 31a, 00:00

Udal antolamenduan neurri bereziak ezarri ondoren, udaletxeko sailekin (Errentak, Hirigintza, Euskara, Gazteria...) herritarrentzako aurrez aurreko arreta berreskuratuko du Udalak. Horretarako, aurretiko hitzordua hartu behar da, beti ere ezarritako neurriak errespetatuta. Hitzordua telefonoz eskatzerakoan zein tramite egin nahi den azaldu beharko da. Tramitea internetez edo telematikoki egitea posible den kasuetan, hala lehenetsiko da. Ezin denean, aurrez aurreko hitzordua emango zaio herritarrari. Hitzorduetarako telefonoak: hirigintza/ingurumena, 943 33 70 38; idazkaritza, 943 33 70 49; kontratazioa/ondarea, 943 24 89 23; errenta, 943 33 70 46; bilketa, 943 33 70 36; euskara, 943 33 70 29; hezkuntza, 943 33 70 41; gazteria, 943 57 54 35; eta artxiboa, 943 33 70 30. Segurtasun neurriek garrantzi berezia hartuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!