Buruntzaldeako Gazte Koordinadora Sozialistak, gaur aurkezpena egingo du, eguerdiko 12:00etan hasita Biterin. Bertan, Gazte Koordinadora Sozialista zer den azalduko da, eta aurtengo erronken berri ere emango da. Antolatzaileek azaldu dute «osasun larrialdia dela eta segurtasun neurri guztiak bermatuko ditugula».