AZKEN ORDUKOA

Hernanik ez du bihar hasiko liga, talde osoa dagoelako konfinatuta

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 30a, 11:44

Hernaniko jokalariak, aurreko asteburuan Les Abellesen kontra. Argazkia: Iñigo Arizkorreta

Bi positibo izan dira taldean, eta kontaktu zuzenagatik, talde osoa konfinatzeko agindua eman dio Osasun Sailak.

Bihar hasi behar zuen errugbiko Ohorezko B Mailako liga Hernanik, La Unicaren kontra, Iruñean. Baina ez dute bertara bidaiatuko trikoloreek, eta ezta jokatuko ere. Izan ere, COVID-19agatik bi positibo izan dira taldean, eta talde osoa konfinatuta egoteko agindua helarazi dio Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Hernani Errugbi Elkarteari.

Les Abellesen kontrako partidutik bueltan izan zuen aurreneko positiboaren berri Hernanik, eta astelehenetik daude konfinatuta denak. Aste honetan zehar, aleka-aleka egin dizkiete PCR testak, jokalari batzuei. Baina gaur bertan jaso du Osasun Sailaren agindua taldeak, eta gutxienez azaroaren 4ra arte egon beharko dute konfinatuta.

«Berez, bost positibo egon behar dira taldean, gutxienez, partidua atzeratzea eskatu ahal izateko. Gure bi dira, baina talde osoa dago konfinatuta, eta beraz, atzerapena eskatuko diogu Espainiako Errugbi Federazioari», azaldu dio Juan Rodriguez presidenteak, Kronikari.

Gainera, presidenteak berak azaldu du, konfinamendutik atera eta berehala ezingo dutela jokatu: «azaroaren 4an aterata ere, ezin dugu 5ean jokatzen hasi. Ia bi aste izango dira entrenatu gabe, eta ezin dugu egoera hasi liga».

Federazioaren esku geratuko da erabaki, orain. Baina bihar, seguru da ezingo dutela jokatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!