Ostiraleroko zita mantentzen da gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 30a, 00:00

Hernaniko presoen senideek kontzentrazioa egitea erabaki dute gaur, hileroko azken ostiralean bezala, 20:00etan Gudarien plazan. «Jabetzen gara COVID-19 pandemia dela eta arduraz jokatu behar dugula eta honegatik agertzen diren guztiei distantzia mantentzea eta musukoak eramatea eskatzen dugu. Kontzentrazioa mantentze erabakia behartua hartzen dugu errazago baita ezer ere ez egitea, baina espetxetan pairatzen hari diren egoera oso zaila da eta egoera hau salatu beharrean gaude».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!