'LOO' haur antzerkia bi saiotan bihar eskainiko da eduki mugatuarekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 30a, 00:00

30 minutuko iraupenarekin lehenengoa 11:00etan hasiko da eta bigarrengoa 12:30etan.

Kultur programazioaren barruan, LOO antzerkia eskainiko da bihar larunbatean, Biterin, eta edukiera mugatua denez, bi saio izango ditu antzezlanak, 11:00etan eta 12:30etan. 2 eta 5 urte bitarteko haurrentzat dago zuzendua, eta beharrezkoa da umeak heldu batekin etortzea. 30 minutuko iraupena du.

Loo esaten zaio Indiako zonalde bateko haize indartsu, bero eta lehorrari. Elementu hori irudikatuz, Loo du izena antzezlan honen protagonistak, eta bere lan gogorraren ikuspegia erakusten du ikuskizunak: basamortuko dunak bultzatzea eta gune hezeak, oihanak eta ozeanoak suntsitzea. Dokumentu poetikoa da. Eszenografia ikusgarria da, oholtza gainean, hondarrean dagoen itsasontzian inguruan biltzen baitira ikusleak, espazioa aktoreekin batera partekatuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!