Ernai

Hernaniko bigarren Gazte Eguna bertan behera geratu da

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 30a, 00:00

«Tamalez, azken asteotan egoera larriki okertu da, eta ez dugu Gazte Eguna segurtasunez egiteko baliabiderik ikusten» dio Ernaik.

Hernaniko Ernaik berriki adierazi du aurtengo Gazte Eguna bertan behera geratu dela osasun egoeraren ondorioz. «Tamalez, azken asteotan egoera larriki okertu da, eta ez dugu Gazte Eguna segurtasunez egiteko baliabiderik ikusten. Horrexegatik, 2020ko Gazte Eguna bertan behera uztea erabaki dugu»

Aurtengoa bigarren urtea zen antolatuko zena eta behar nabarmenagoa ikusten zuten antolatzeko. «Pasa den urtean Hernaniko Ernaiko gazteok antolatu genuen Gazte Egunari jarraiki, 2020 honetan ere II. Gazte Eguna antolatzeari ekin genion. Aukera eta planteamendu asko mahai gainean jarri ondoren, lanari ekin genion, eta urria-azaroa honetan ospatu beharreko Gazte Eguna martxan jartzen hasi ginen. Covid-19 ak eragindako ondorio sozial eta politikoak haundiak izanik, planteamendua aurrera eramatea inoiz baino zentzuzkoagoa iruditzen zitzaigun, salaketarako, formakuntzarako, kulturaz gozatzeko... espazio bat eskainiz».

 

«Arduraz jokatzeko unea da»

«Arduraz jokatzeko unea da, elkar zaintzekoa eta alternatibak eraikiz krisi kapitalista honi borrokaz erantzutekoa. Gazte antolakuntzaz lortuko dugu, krisia kapitalak ordain dezala!» aldarrikatzen dute Hernaniko Ernaiko kideek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!