Chillida Lekuk doako sarrera eskaintzen die hernaniarrei itxialdiak iraun bitartean

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 30a, 00:00
Chillida Leku doan bisitatu dezakete hernaniarrek

Egoera berriak irauten duen bitartean herritarren ongizate fisikoa eta emozionala sustatzea du helburu. Hernaniarrek museorako sarbide mugagabea izango dute urtebetez %50eko deskontuarekin.

Chillida Lekura sarrera hernaniarrentzat doakoa izango da  itxialdi berriak iraun bitartean, horrela adierazi dute museotik. «Chillida Lekun badakigu egoera delikatua bizi dugula, eta agian une honetan museoa bisitatzea ez dela lehentasunezko jarduera gure herritarrentzat. Hala ere, uste dugu osasun-krisiak naturarekin dugun harremana urgentziaz birplantearazten digula».

Eduardo Chillidak sortutako tokiak aire zabaleko lana mundu naturalarekin harreman zuzena izateak dakartzan onura fisiko eta psikiko guztiekin ikusteko aukera ematen du. Gune natural batean paseatzeak gure ongizatea areagotzen du, estresa eta antsietatea murrizten ditu eta gure immunitate sistema indartzen du. Chillida Leku, artea eta natura batzen dituen gunea, momentu honetan leku  aproposa da deskonektatzeko eta Eduardo Chillidaren lanaz lasaitasun eta segurtasun osoaz gozatzeko.

Bizi dugun osasun krisiaren une honetan, Chillida Lekuk komunitatearen ongizate fisiko eta emozionala bultzatu nahi du eta datozen asteetan bisitan etorri nahi duten hernaniarrei museorako sarrera doan eskaini nahi die.

 

Gonbidapenak eskuragarri gaurtik aurrera

Gonbidapenak museoaren web orrian egongo dira eskuragarri gaurtik aurrera eta datozen bi astez luzatuko da ekimen hau, udalerrien artean mugimendua mugatuta dagoen bitartean.

Chillida Lekuk uneoro errespetatuko ditu indarrean dauden osasun neurriak, edukiera mugatuz, instalazioak zorrotz garbituz eta bisitarien segurtasuna bermatuz. Gonbidapenen kupoa ordu-tarteka mugatuta dago, edukiera-murrizketak betetzen direla bermatzeko.

 

Urteko abonuan deskontua

Urte osoan gozatzeko lekua da Chillida Leku. Hernaniarrei inguru seguru batean arteaz eta naturaz gozatzeko aukera ematen jarraitzeko, udalerrien konfinamenduaren ondoren ere, %50eko deskontua eskaintzen du urteko abonuaren erosketan. Emanaldi honekin, bisitaria Chillida Lekura joan ahal izango da museoko ordutegian, nahi adina aldiz, erosi eta hurrengo 365 egunetan. Gainera % 10eko deskontua izango du dendan egindako erosketetan, baita jarduera berezietan ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!