Gaurtik aurrera, kiroldegiko eta Biteriko ikastaroak martxan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 29a, 00:00

Gaurtik, berriro jarriko dira martxan kiroldegiko eta Biteriko ikastaroak herritarrentzat. Berriki jarri diren neurri berrietara egokituta. 

Pasa den urriaren 26an, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako dekretuan, ordura arte indarrean zeuden irizpide batzuk aldatu zituen, Horrek, jarduera fisikoa eta kirol saileko zerbitzuetan zenbait berritasun ekarri dituela azaldu du Udalak. eta horren ondorioz, aurretik bertan behera utzitako zerbitzu batzuk berreskuratuko dira gaurtik aurrera.


Kiroldegiko neurriak 
Orain arte, kiroldegian antolatutako kirol-ikastaro guztiak, mantenduko dira, eta gaur jarriko dira martxan. Aretoaren edukiera %50era mugatuko da. Jarduera geletan, bi edo hiru eremu markatuko dira, eta  «ikastaroetako ikasleek eremu berean jarri beharko dute beti, gehienez 6 pertsona egongo dira eta ezingo dute elkarrekin jardun». Igerilekuko ikastaroetan, ikasleak gehienez sei pertsonakoak izango dira. 


Orokorrean musukoaren era­bi­lera «derrigorrezkoa izango da». Horrez gain, aldagelak ez era­bil­tze­ko gomendioa luzatu du Uda­lak, eta ezarritako edukiera erres­petatzea ere eskatu da. 

Biteriko ikastaroak, gaurtik martxan
Biterin ematen diren ikastaroak, hau da, dantza, taichi eta yoga, neurri berrietara egokitu behar izan dira. Hala ere, gaurtik aurrera jarriko dira aipatutako ikastaroak martxan, herritarrentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!