Migrazineko azken saioa gaur, 'El médico Africano' filmarekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 28a, 00:00

Seyolo Zantoko afrikarraren bizitza irudikatzen da, gaurko pelikulan.

Hasi zen moduan amaituko da Migrazinea, izan ere, gaurkoan El médico africano ikusteko aukera izango da berriro ere.  

Gaur izango da Migrazinearen azken saioa, eta hasi moduan amaituko da, El médico africano filmarekin. Arratsaldeko 18:30etan emango zaio hasiera pelikulari, ohi moduan, Biterin.  Azken saio hau, «berezia» izango dela ohartarazi dute «bizi dugun egoerak behartuta aforoa murriztu baita».   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!