Indiako haizea irudikatzen duen haur antzerkia, larunbatean Biterin

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 27a, 00:00

Ponten Pie konpainiak, 'LOO' haur antzerkia antolatu du larunbat honetarako. Bi saio eskainiko dira, lehena 11:00etan, eta bigarrena 12:30etan. 

Indiara garraiatuko dira larunbatean etxeko txikiak, izan ere, LOO antzerkia eskainiko da Biterin. Bi saio izango dira, lehena 11:00etan, eta bigarrena 12:30etan. 30 minutuko ikuskizun honek, 3 euroko prezioa izango du. 2 eta 5 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako antzerki honetara, «derrigorrezkoa da heldu batez lagunduta joatea».   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!