Txakurrentzako gune berri bat

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 27a, 00:00

Iturmendi auzoan, txakurrak aske ibiltzeko eremu bat egokitu berri da, eta Udalak jakinarazi du eremua «burdinezko herkules» motako hesi batekin mugatu dela.

Txakurrentzako gune berri bat egokitu dute Hernanin. Txakurrak aske ibili daitezke eremu honetan. Iturmendi auzoan kokatuta dago aipatutako txakurrak aske ibiltzeko eremu  hau, hain zuzen.

Hernaniko Udalak jakinarazi du, eremua «burdinezko herkules» motako hesi batekin mugatuta dagoela, beraz txakurrak honen baitan aske ibili daitezke.

Guztira, 175 metro inguruko perimetroa osatu da eta eremuan sartzeko bi ate jarri dira. 

 

Jabeentzako, erreztasunak

Aipatutako alde bietako ateez  gain, sarrera bakoitzaren ondoan txakurren jabeentzako banku bana jarri da, «eta haien inguruko zorua egokitu da».

Hernaniko Udalak azaldu du, txakurrak aske ibiltzeko eremu honen baitan nabarmentzekoa dela, «jarrita dagoela txakurrek edateko egokitutako iturri bat».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!