«Bat egin dugu, gure eskubideak modu bateratu batean defendatzeko»

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 27a, 00:00

Protestan ari dira Hernaniko Bekabi II enpresako hainbat langile, soldatak zor zaizkiela argudiatuta. Guztira «3.000.000 euro zor ditu».

Fatxadak edota eraikinak berritzen lan egiten du Bekabi II SL enpresak, eta bertako langileak, aspalditik ari dira antolatzen eta mobilizatzen, soldatak zor zaizkiela kexatuta, eta azaldu dute, enpresa honek, «3.000.000 euroko zorra» duela eta oharra helarazi nahi izan dute.

Bekabi II Enpresak, eraikinak berritzeko eta hainbat lan birgaitzeko zerbitzuak eskaini ditu Gipuzkoako hainbat jabekide eta bezeroei. Hala ere, langileek jakinarazi dute, «obra egin den kasu askotan, bezeroak, enpresako langileak eta obretarako azpikontratatutako enpresak, autonomoak, hornitzaileak eta abar, ez dituzte beren ordainsariak asebete. Beste kasu askotan, nahiz eta merkataritza-enpresak aldez aurretik kobratu, egingo diren lanak, ez ditu gauzatu edo amaitu. Eta hori guztia, helburu eztabaidagarria duten praktika batzuen bidez eta behar bada legea hautsita».

Bekabi II Enpresako langileek, azaldu dute, konkurtsoa deklaratzean, jakin dutela ez direla kasu islatuak, izan ere, «asko gara jarduera honen biktima izan garen kaltetuak».

Hori horrela, «gure dirua berreskuratzeko, Bekabik egindakoaren legezkotasuna aztertzeko, eta erantzukizuna eskatzeko erabaki dugu bat egitea». Langile hauek, bat egingo dute, hauen eskubideak modu bateratu eta eraginkorrean defendatzeko asmotan, «beti legezko ekintzen baitan». Azkenik, Bekabi Enpresako langile kaltetuek mezu hau helarazi nahi izan dute: «komunikatu hau bidaltzen dizuegu, ezagutzera emateko, eta denoi jakinarazteko gurekin posta bidez jarri daitezkeela harremanetan plataformaafectadosbekabi@gmail.com helbidera idatziz hain zuzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!