Itaiak sortu berri duen taldearen aurkezpena, ostiralean Biterin

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 27a, 00:00

Emakumeon Antolakunde Sozialista sortu berri dute Itaiako kideek, eta ostiral honetan aurkezpena eskainiko dute, Biterin 18:00etan hasita. 

Urrats berri bat egin dute Itaiako kideek, izan ere, Emakumeon Antolakunde Sozialista sortu dute, «emakume langileon babesa antolatzeko hautua» berretsiz eta horrez gain, «antolakuntza politiko soziala» hartu dute helduleku gisa. Azaldu dute, «klase kontzientzia garatuz, gure bizi baldintza eta baldintza estrategikoak hobetzeko borroka prozesua eta lan ideologikoa» jarriko dutela martxan. 
Hau guztia kontuan izanik, ostiral honetan, arratsaldeko 18:00etan, Emakumeon Antolakunde Sozialista taldearen aurkezpena eskainiko dute, Itaiako kideek, Biterin. 

«Emakume langileon askapena gorpuztea» helburu
Itaiako kideek haien helburua azaldu dute, hala nola, «zapalkuntzarik gabeko gizartearen eraikuntzaren bidean, emakume langileon askapena gorpuztea». Eta helburu hori lortu ahal izateko, beharrezkotzat jo dute, «emakume langileak jasaten duen zapalkuntza zehatz bakoitza identifikatzea eta horrek egitura ekonomiko kapitalistaren baitan zein funtzio betetzen duen aztertzea, modu horretara, zapalkuntzari aurre egiteko bitarteko politikoak garatuz». 
Gainera, egungo testuinguruari erreferentzia eginez, «osasun krisialdiak atzeraldi ekonomikoa bizkortzea» eragin duela azaldu dute, eta horrekin batera, «emakume langileon bizi baldintzak modu agerikoan kaltetu direla ere gaineratu dute. Beraz jakinarazi dute Itaiako kideek, «antolakuntza politiko sozialistarako hautua» egin dutela. 
Bi urte, Itaia taldea sortu 
zenetik 
Bi urte igaro dira Itaia taldearen sorreratik, hainbat lan egin ostean eta antolakuntza forma berria hartzearekin batera, «eskualdez eskualde emakume langileon babesa antolatzeko erabakia» hartu dutela azaldu dute. Izan ere, «emakume langileon emantzipazio erreala antolatzeko aukera bakarra harreman eredu sozialistaren eraikuntza izango dela» azpimarratu dute. Gaineratu dute, «emakume langileen bizi baldintzak eta baldintza estrategikoak  hobetzera begirako borroka prozesua eta lan ideologikoa» abiatuko dizutela. 

Azalpenak eta aurkezpena, 
ostiralean Biterin 
Guzti hau azaltzeko, informatzeko eta Itaiak sortutako Emakumeon Antolakuntza Sozialista taldearen aurkezpena egiteko, ostiralean bilduko dira, arratsaldeko 18:00etan hasita, Biterin.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!