Hernani errotzen

'Vasconia, de ducado a reino', hitzaldia

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 25a, 00:00

Hernani Errotzenek antolatu dituen hitzaldien bigarrena, ostegunean, urriaren 29an izango da eta Fernando Sanchez Aranazek eskainiko du Biterin, 19:00etan. Hitzaldiaren izenburua Vasconia, de ducado a reino da. Nabarraldek argitaratzen duen liburuaren titulua da eta  egilearen esanetan: «Nire ustez, Vasconia izan beharko litzateke liburuan deskribatzen dudan lurraldearen adierazpen politikoa, historiaren gorabeherek bi zatitan banatua: Nafarroa, Pirinioetako mendilerroaren hegoaldean, eta Gaskoina, iparraldean».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!