Zinea mantentzen da edukiera %50era murriztuta

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 25a, 00:00

Asteburuko zinema saioak mantenduko dira Biterin Udalak atzo adierazi zuenez. «Aretoaren edukiera %50era murriztu dugu, eta segurtasun-neurri guztiak beteko dira». Gaur 16:30etan, haurrentzako saioa egongo da, Zapatos rojos y 7 trolls filmarekin eta helduentzako gaur, 19:30etan eta bihar 16:30etan En busca de Summerland egongo da ikusgai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!