Errugbia

Hernanik Ohorezko Mailara itzuli nahi du Les Abellesen aurka

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 25a, 00:00

Madrilgo Villanueva de la Cañadasen jokatuko du 14:00etatik aurrera eta irabazleak goiko mailan jokatuko du eta galtzaileak Ohorezko B mailan.

Egun haundia izan daiteke gaur Hernaniko errugbiarentzat. Eguerdiko 14:00etan hasita, Ohorezko Mailan aritzeko partidua jokatuko du Hernanik Valentziako Les Abellesen aurka, Madrilgo Villanueva de las Cañadasen UAX Alfontso X Unibertsitateko zelaietan. Ikuslerik ez da egongo eta irabazleak goiko mailan jokatuko du eta galtzaileak Ohorezko B mailan aritu beharko du.

Hernanik ez luke maila irabaziko, aurreko urtean Ohorezko Mailan jokatu baitzuen, baina aukera hau gabe behekoan jokatuko luke. Azken partida ofiziala HCREko lehen taldeak pasa den martxoaren 1ean jokatu zuen Burgosen. Aukera hau azken astean suertatu zaio talde trikoloreari. Bathco zen jokatzekoa goran, baina uko egin zion aurreko astean bertan aritzeari. Horrek ateak zabaldu zizkieten Hernani eta Jaeni. Andaluziarrek uko egin zioten partidu hau jokatzeari eta Les Abellesek ez du aukera galdu nahi izan, ezta hernaniarrek ere. Espainiako federazioaren webgunean ikusi daiteke zuzenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!