Sega Txapelketa ere bertan behera geratu da

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 25a, 00:00

«Pena handiz», baina bihar igandean jokatzekoa zen I. Sega-Sail Lehiaketa, egoerak horrela behartuta, bertan behera geratu dela jakinarazi du Almitza Sega Elkarteak. «Aurtengoz zaila izango da berriro antolatzea hala ere betiko moduan lanean aurrera egiteko gogoz gaude» dio elkarteak.
 
Txapelketa Jauregin zen jokatzekoa eta bertan partehartzaileen artean zeuden iban Pardo, Julen Gabirondo, Mikel lizartza eta Iñigo Merkader hernaniarra mutiletan eta Irati Astondoa, Alaitz Imaz, Malou Henriksen eta Ainara Otamendi emakumezkoetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!