Boleibola

Jokatu behar ziren bi partiduak atzeratzatu egin dira, pandemiagatik

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 24a, 00:00

Partiduez gain, entrenamenduan ere bertan-behera gelditu dira momentuz. 

Asteburu honetan jubenil neskek eta senior mutilek partidua jokatu behar zuten, baina atzeratzea erabaki dute, azken egunetan larritu den pandemia egoeragatik. Jubenil neskek jokatu behar zuten lehenengo, arratsaldeko 16:00etan. Txapelketako lehen partidua izango zen gaurkoa.
Nesken ondoren, arratsaldeko 18:00etan senior mutilek Euskadiko Ligako bigarren jardunaldia jokatuko zuten, oraingoan Gasteizko bigarren taldearen aurka. Aurreikusita zeuden bi partidu hauek atzeratu egin dira eta arduradunek jakinarazi dutenez, egoera hobetzen denean eta baimena badute, txapelketako bi topaketa hauek ospatuko dituzte. 

Azken hauek ilusio haundia dute denboraldia behar bezala hasteko. Izan erre, hasiera zaila izaten ari da jokalarientzat lesioak eta ezbeharrak medio, plantilla justu dagoelako. Halere, indarrez aurrera egingo dutela ziurtatu dute.

Neskentzat ere egoera berezia da aurtengoa. Jokalari gazteez osatutako taldea da,  eta esperientzia falta dute kategoria honetan. Jokalari askorentzat lehenengo urtea da jubenilen mailan eta, beraz, motibazioz eutsi beharko diote, kategorian maila ona emateko. Hala ere, entrenatzaile berria dute, Eligio Rodriguez. Bera arituko da neskak entrenatzen, eta gogoz ekin dio karguari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!