Erremontea

Bertan-behera gelditu da Galarretako gaueko jaialdia

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 24a, 00:00

Kutxabank Torneoko finalaurrekoan erremontistak, Galarretako frontoian.

Gaueko 22:00etan ziren jokatzekoak bi partiduak, baina pandemia dela eta ez da saiorik izango, gaur.

Oriamendik gaurko prestatua zuen gaueko jaialdia bertan behera uztea erabaki berri du. Eusko Jaurlaritzaren gomendioak jarraituta, Hernani eremu gorrian dago, egokiena ez jokatzea dela uste du Galarreta kudeatzen duen enpresak. Ez zegoen derrigortua erabaki hori hartzea, baina arduraz jokatu behar dela uste du eta Jaurlaritzaren gomendioa jarraituko du. 

Gaueko jardunaldia bertan-behera gelditu da

Bost asteko atsedenaldiaren ostean Galarretak ateak ireki behar zituen berriro ere, asteburu honetan. Gaur ziren jokatzekoak, erremontisten arteko  bi partida. Segurola eta Labaka, Etxarri eta Zalduaren aurka lehiatzekoak ziren, 40 tantora. Urriza eta Zubiri, berriz, Goikoetxea Vgarrena eta Barrenetxea IVgarrenaren aurka ziren jokatzekoak, 40 tantora, baita ere.

Saioa gaurko 22:00etarako zegoen programatuta. Urriaren 31n ere gaueko ordutegian jokatzekoa zen jaialdia. Horren inguruan ez da ezer esan eta, beraz, aurrera egingo dute horrekin. Gaur, bertan-behera gelditu den saioan bi partidu jokatuko ziren; bata Binakako Txapelketaren aurrekoa eta bestea estelar bat.
Etxarri eta Segurola aurrelariek aurrelari postua izango zuten jokoan eta Zaldua eta Labaka atzelariak, atzealdean. Bikoteak elkarren artean gurutzatuko ziren gaurko saioan eta baita 31ko bi partiduetan ere. Emaitza onenak lortzen dituzten aurrelariak eta atzelariak titular postua lortuko dute Binakako Txapelketan, azaroaren 7an hasiko da, ohiko ordutegian, 16: 30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!