Eskubaloia

Partidu guztiak, bertan behera

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 24a, 00:00

Azkenean, ez dituzte jokatuko asteburu honetan, ez partidu ofizialak, eta ezta lagunartekoak ere. 

Asteburu honetako partiduen zerrendan bost ziren Hernaniko eskubaloi taldeek jokatu behar zituzten norgehiagokak. Hala ere, azken egunetako egoerak ekarri du, partidu guztiak bertan behera utzi edo atzeratu behar izatea.

Atzo goizean iragarri zuen taldeak, lagunarteko bi partiduak bertan behera geratuko zirela: kadete neskena, eta jubenil mutilena. Neskek gaur eguerdian zuten lagunartekoa Egiaren aurka, eta mutilek, berriz, Leizaran izango zuten aurkari igandean, antolatutako lagunartekoan. 

Baina atzo Eusko Jaurlaritzak hartutako neurrien ondorioz,  partidu ofizialak ere bertan behera geratu zirela jakinarazi zuen Hernani Eskubaloi Taldeak, atzo iluntzean. 

Asteburu honetan hastekoak ziren, eskubaloi ligak

Ez da liga hasiera erraza izango inorentzat. Bailarako kirol talde guztiek arazoak izan dituzte entrenamenduak ohiko moduan egiteko, eta erritmoa hartzea normalean baino zertxobait gehiago kosta zaie guztiei. Eskubaloi taldeen kasuan, lagunartekoak izan dituzte orain arte, prestaketa hori indartzeko; eta asteburu hontan ziren txapelketa hastekoak. Lehiaren hasierak, ordeak, gehiago itxaron beharko du, eta asteburu honetan behintzat, ez dute partidurik jokatuko.

Asteburu honetan ekin behar zion, esaterako, senior mutilen talde berriak. Urolaren kontra zeukan hitzordua, bihar, eguerdiko 12:00etan hasita.

Bihar bertan zen txapelketa hastekoa, kadete mutilen taldeetako bat ere, Hernani Sorlan. Zarautzen aritzekoak ziren haiek. Eta kadete mutilen beste taldeak, Hernani Leokak, gaur jokatu behar zuen Egiaren kontra, etxean, goizeko 10:00etan hasita.
Liga hasierak itxaron egin beharko du oraingoz, talde guztientzat ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!