Errugbia

Zita dauka bihar eguerdian talde trikoloreak, Villanueva de la Cañadan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 24a, 00:00

Hernani, urte hasieran, Ordiziaren aurkako partiduan.

Bihar eguerdiko 14:00etan jokatuko du Hernanik, Ohorezko Mailan jokatzeko kanporaketa, Las Abelles taldearen aurka, Villanueva de la Cañadan. 

Hernanik, Ohorezko Mailan aritzeko kanporaketa jokatzea erabaki zuen, duela egun gutxi. Eta jakinarazi dute klubetik, «jokalariengan eta elkarte guztia inguratzen duen alderdietan pentsatuta» hartu zela kanporaketa jokatzearen erabaki garrantzitsu hau. 

Hori horrela, bihar, Madrilen jokatuko du talde trikoloreak, Villanueva de la Cañadan. Eguerdiko 14:00etan hasiko da partidua, eta Les Abelles talde balentziarra izango dute aurkari. Gainera, aurreko denboraldiko Ohorezko B mailako B taldeko irabazleak izanik, Hernanik gogor egin beharko du, Ohorezko Mailara igotzeko postua eskuratzeko. Saria garrantzitsua da, izan ere, irabaziz gero, bi aste barru, berriro ere maila gorenean jokatuko baitute Hernaniko gazteek, beste behin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!