LOO haur antzerkia, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 24a, 00:00

Salgai daude honezkero haur-antzerkirako sarrerak, Biteri kultur etxean. 

Kultur programazioaren barruan, salgai daude jada LOO antzerkirako sarrerak 3 euroan. Datorren larunbatean izango da Biterin, eta edukiera mugatua denez, bi saio izango ditu antzezlanak. 2 eta 5 urte bitarteko haurrentzat dago zuzendua, eta beharrezkoa da umeak heldu batekin etortzea.
Loo esaten zaio Indiako zonalde bateko haize indartsu, bero eta lehorrari. Elementu hori irudikatuz, Loo du izena antzezlan honen protagonistak, eta bere lan gogorraren ikuspegia erakusten du ikuskizunak: basamortuko dunak bultzatzea eta gune hezeak, oihanak eta ozeanoak suntsitzea.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!