Musikak Euskadiko kostaldetik bidaia proposatzen die entzuleei

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 22a, 00:00

Kostaldeko soinuak emanaldia bihar, 19:30etatik aurrera Biterin; Juan Mari Beltran, Errege Belda, Ander Barrenetxea eta Aitor Gabilondorekin. 

Kostaldeko Soinuak diskoaren doinuak Biterin entzungo dira bihar, ostiralean, 19:30etatik aurrera, San Joan Konpartsak antolatuta. Juan Mari Beltran musikari eta ikertzaileak, Ander Barrenetxea eta Errege Belda musikari hernaniarrek eta Aitor Gabilondo musikari eta aktore errenteriarrak, diskoaren 16 abestietan zehar, bidai bat proposatuko diete hernaniarrei Euskal Herriko kostaldean barrena Lapurditik Bizkaira, Gipuzkoatik pasata.

Proiektuak Hernanirekin lotura haundia du; Juan Mari Beltran urte askotan Hernaniko Musika Eskolan irakasle aritu zen, eta Ander Barrenetxea eta Errege Belda musikari hernaniarrak dira. «Hirurok urtetan Hernani Musika Eskolakoak» gogoratzen du Juan Marik.

Orain Hernanin emango dute kontzertua eta herriarekin duten lotura hori nolakoa den azaltzen du Juan Mari Beltranek. «Ander ikasle izandakoa eta ondoren irakasle ere bai beste lekuetan. Errege nirekin hasi zen dultzaina ikasten, gero akordeoiarekin hasi zen».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!