Estatu espainiarreko garagardogile onenak berriz ere Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 22a, 00:00
Garagardogile onenaren saria jaso du garagardotegi hernaniarrak.

Basqueland Brewing izendatu berri dute Bartzelonan garaile garagardogile onenaren sarian 2017an eta 2019an gertatu bezala.

Espainiako Garagardo Txapelketak argi utzi du, Hernanin kokatuta dagoen Basqueland Brewing garagardogileak Estatuko onenak direla garagardoa egiten. Pasa den asteburuan hirugarren urtez garagardogile onenaren saria irabazi zuten.

Sei edizio ospatu dira eta seitik hirutan garaipena lortu dute hernaniarrek; 2017an, 2019an eta 2020an. Txapelketa klasikoak garagardo bakoitza ebaluatzen du, ordezkatzen duen estiloarekiko leialtasunaren arabera. Bartzelonan egindako ekitaldiaren ardatza lan ona aitortzea izan zen. Epaileen dastaketaren ondoren, Basqueland Brewing izan zen titulua eskuratu zuena La Pirata Brewing (Suria, Bartzelona) eta Reptilian Brewery (El Vendrell, Tarragona) ekoizleen aurretik.  Hernaniarrek hainbat kategoriatan irabazi zuten urrea. Horrek balio izan zien hoberenak izendatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!