Ramón Garcíaren hitzaldia gaur Biterin eta erakusketa bihar arte ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 22a, 00:00

Urteroko zitak martxan ditu Hernaniko San Joan Konpartsak. Honela  Euskal jantziei buruzko erakusketa astelehenetik bihar arte dago ikusgai Biteri kultur etxean, 17:00etatik 19:30etara. Bertan, 20garren mendeko lehen hamarkadetako jantziak erakutsiko dira, eta aipatu dute garai hartan zenbait epidemia egon zirela kontuan hartuta, «musuko ezberdinak erabili zirela ikusi ahal izango da». Bestetik, gaur Ramón Garcíak, hitzaldia eskainiko du, arratsaldeko 18:30etan hasita. Erakusketan bertan egingo da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!