'En busca de Summerland' eta Zapatos rojos y 7 trolls', aste honetan Biteriko zine emanaldian

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 22a, 00:00

Helduentzako saioa bihar 22:30etan, eta larunbatean eta igandean 19:30etan eskainiko dira. Haurrentzako asteburuan, 16:30etan.

Bihartik aurrera En busca de Summeland eta Zapatos rojos y 7 trolls filmak  egongo dira ikusgai. Ordutegiak eta egunak mantendu egingo dira. Honela, helduentzako saioa egongo da bihar ostiralean 22:30etan, larunbatean eta igandean eta astelehenean 16:30etan. Aste honetan aipaturiko En busca de Summerland eskainiko da. 

Larunbatean eta igandean, 16:30etan, haurrentzako saioa egongo da, eta aste honetan Zapatos rojos y 7 trolls filma eskainiko da.

Neurri bereziak aretoan
Koronabirusa dela eta areto nagusirako ezarritako arauak bete beharko dira. Sarreretan eta irteeretan gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dira eskuak eta segurtasun-tarteak errespetatu beharko dira, batez ere ilarak sortzen badira.

Biteri kultur etxeko Aretoaren edukiera mugatua da, 136 ikusle gehienez, eta blokeatutako besaulkiak ezingo dira erabili. 
Emanaldian zehar maskarilla jantzita izan beharko dute 6 urtetik gorakoek, eta, beraz, ezin da ez jan ezta edan ere filmak irauten duen bitartean.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!